XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jainko maitea esan zuen Jones jaunak.

- Hau da eskergaiztokoa izatea!.

- Honetarako ahalegindu al naiz bere alde!.

- Leihotik aldegina izan behar du; izotzari esker ziurren.

- Ez ote nuke hobe izotz koskor batzuk beti eramatea neure taxian.

- Termo baten barruan eraman ezinik ez nuke izango; bidaiariak zorabiatuko balira cognaca baino hobeak lirateke agian....

Pentsamendu hauei bueltaka zegoen bitartean bere tea edan zuen (baita belearena ere, zertarako utzi behar zuen ba hozten), argia itzali eta ohera joan zen.

Gauerdian pentsatu zuen: Sartu ote nian berriro esnea hozkailuan?

Eta pentsatu zuen: Ez.

Eta berriro pentsatu zuen: Hotz egiten dik gaur, esnea ez duk galduko.

Bihar osteguna duk gainera, goiz jaiki beharreko eguna niretzat.

Honela bada, buelta eman eta lo geratu zen.

Ostegunero bost t`erdietan Colchester-era eramaten zuen Finney arrain saltzailea ostrak erostera.